(Deskargatu Prentsa Oharra)

SINOPSIA

Euskal Harriaren ABDak, Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko laburmetraiez osaturiko film kolektiboa.


 

ZUZENDARIAK

ASKATU PIZTIAK
BERANTIARRAK
KKINZONA
ENEKO OLAZABAL (JAUME GELABERT eta SANTI LEONE)
KATIHOTSAK LOGIA
BELEGOR ANAIAK (ANDONI JORAJURIA eta PATXI DUTOURNIER)
ROBERT ROBICHET (PETTE ETXEBERRIA)
CHOCHOWSKY AHIZPAK (ALAITZ MAÑES, KATTALIN MINER eta LORE LUJANBIO)
AK47
MARITALAVISTA (PERU MAGDALENA eta ARITZ ALBAIZAR)
ZIRITRANKA FILMAK (JOSEBA IRURETAGOIENA, ANDER XILBAN, JULEN CANTALAPIEDRA eta ANDER EPELDE)
PALANGANA
(IDOIA VIDAROR eta MADDI ZUMALABE)
PATATOAK (PERU VILLARIAS)
PARADIXU ZINEMA ZINEFORUMA
ISLANDIA PRODUKZIOAK
HEDOI ETXARTE
ALEXANDRE GARACOTCHE
XUMAR ALTZUGARAI
ELSA OLIARJ INES
KOLDO ALMANDOZ
IÑIGO ACHA
PATEA PRODUKZIOAK (ANTTON ROUGET, ANTTON LANNES, ARITZ VIDEGAIN)
ANDER BOLIBAR ZABALA
JAZPANA! (MIKEL ALVAREZ eta JON ARTOLA)
JORGE GIL MUNARRIZ (MORIARTI PRODUKZIOAK)
ANE URKIOLA (IZAR PRODUKZIOAK)


AURKEZPENA

Teknologiak bahitutako Maritalavista-ren etorkizunetik, Belegor Anaien denboran izoztutako Euskal Herri jatorrera, KKintzona Productionsen landa-beldurretik Koldo Almandozen merkatal zentruko drama mitologikora edo… Jorge Gilen thriller folklorikotik Chochowsky Ahizpen distopia feministara.

Hori guztia eta gehiago topatu daiteke Euskal Harriaren ABDak film kolektiboan. Zinegile profesionalak, oilar-pisuan borrokatzera ohituak dauden amateurrak eta lehen aldiz kamera bat hartu eta labur bat grabatzeko abenturan murgildu diren animatu inkostzienteak.

2014eko udan euskal alfabetoko 26 hizkietako bat egokitu zitzaion bakoitzari eta hizki horretatik abiatuta beldur, zientzia fikzio edo fantasiazko laburmetrai bat egiteko eskatu zitzaien.

Elsa Oliarj Inesen kafez lagundutako bideo-sorkuntza odoltsutik Katihotsak Logiaren filologia thrillerera, Iñigo Acharen bilaketa meta-zinetik AK 47 lapurtarren mezu, doinu eta groovera edo… Ane Urkiolaren zorigaiztoko bingotik Ziritranka filmak-en gabon ipuin desfasatura.

7 probintzietako zinegileak, bakoitza bere aldetik lanean, 26 laburmetraiez osatutako film bat osatzeko. Jarri zitzaizkien baldintza bakarrak: laburrak euskaraz grabatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta goitik behera, Euskal Herrian ekoiztuak izatea.

Xumar Altzugarairen Olentzero serial killerretik JAZPANA! Kultur Elkartearen Ultrafesta futuristara, Eneko Olazabal eta Santi Leoneren euskararen Eŕi otzetik Alexander Garacotcheren bihurguneko neskaren remakera edo… Robert Robichet-en 3. faseko topaketa surrealistatik Askatu Piztiaken Kennedy Toole usaina duen Aberen Etxaldera.

26 labur, film bat, Euskal Harriaren ABDak.


FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Euskal Harriaren ABDak

Ideia Originala: Katihotsak Logia

Koordinazio taldea: Mikel Alvarez, Jon Artola, Beñat Iturrioz, David Larrañaga, Oskarbi Sein.

Zuzendaritza, Gidoia eta Ekoizpena: Euskal Herriko 26 zuzendari eta kolektibo.

Ekoizpen urtea: 2015

Herrialdea: Euskal Herria

Generoa: Beldurra, zientzia-fikzioa, fantasia, umorea.

Iraupena: 126 min

Formatua: digitala

Screen ratio: 16:9

Kolorean / Txuri beltzean

Soinua: Stereo

Jatorrizko hizkuntza: Euskara

Azpitituluak: Euskara batua, Gaztelera, Frantsesa, Ingelesa.

Advertisements
%d bloggers like this: